Elorrieta-Erreka Mariko arreta-zerbitzua ikasleei eta gure ikastetxearekin, lanbide heziketarekin eta eskaintzen dituen zerbitzu eta proiektuekin zerikusia duen informazioa eta aholkularitza jasotzeko interesa duten pertsona eta erakundeei zuzenduta dago.

Zertan lagundu zaitzakegu?

  • Zure lan-asmoak lortzeko heziketa-ziklorik eta ibilbiderik egokiena hautatzen.
  • Goi-mailako heziketa-zikloetako tituludunek unibertsitatera sartzeko dauzkaten bideak ezagutzen.
  • Lan-esperientziaren eta heziketa ez-arautuaren bidez eskuratutako konpetentziak ebaluatzeko eta egiaztatzeko programaren inguruko zalantzak argitzen.
  • Zure erakundean berrikuntza- edo hobekuntza-proiektu bat hasten.
  • Etab.

Harremanetarako

Posta elektronikoa: orientatzailea@elorrieta-errekamari.com
Telefono-zenbakia: 944.028.000, goizez.

Ikaskuntzarako Bitartekaritza Zerbitzua

Herritarrei dago zuzenduta (aktibo eta langabezian dauden pertsonei, ikasleei, pentsiodunei…). Zerbitzuaren helburua da bizitza osoko ikaskuntza sustatzea eta bultzatzea.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak eta Lanbide Heziketako Sailburuordetzak sustatutako doako zerbitzu publikoa da.
Informazio eguneratua du lurralde osoko eskualdeetan arlo guztietan eskaintzen diren prestakuntza-ekimenei buruz:

FORMALA

  • Titulu ofizial bat eskuratzera bideratuta dagoena (DBH, LH, unibertsitate-ikasketak, masterrak eta graduondokoak, hizkuntza-eskola ofizialak…)

HEZIKETA EZ-FORMALA

  • Norberaren ongizatea hobetzera zuzendutako edozein ikastaro, lantegi, hitzaldi…

ETENGABEKO PRESTAKUNTZA

  • Okupazionala eta etengabekoa da, eta enplegagarritasuna eta lanpostura egokitzeko gaitasuna hobetzera dago bideratuta.