Erasmus + programen bitartez, erdi- eta goi-mailako zikloetako bigarren mailako ikasleek aukera dute Lantokiko Prestakuntza (LP) modulua Europar Batasuneko enpresetan egiteko.
Praktiken iraupena: 12 aste (martxotik ekainera).
LP modulua Europan egiteko eskaera ikastetxeko LPko arduradunei egin behar zaie 2. mailaren hasieran. Praktikak egiteko, honako hauek estal ditzakeen beka bat jaso daiteke:
- Helmuga-herrialdera joateko eta itzultzeko garraioa.
- Ostatu partekatua pisuetan, apartamentuetan, egoitzetan edo familiekin.
- Kasu batzuetan, hizkuntza-ikastaro bat helmuga-herrialdean.
- Praktikak egiteko enpresa bat bilatzea.
- Istripu- eta gaixotasun-asegurua, eta gizarte-erantzukizuneko asegurua.
- Erdi-mailako graduetako ikasleen mantenu-gastuak ordaintzeko laguntza (eskuragarri badago).
- Erdi- edo goi-mailako heziketa-ziklo bateko bigarren mailan matrikulatuta egotea.
- Eskaera egiten den egunean, lehen mailako modulu guztiak gaindituta izatea.
- Bigarren mailako modulu guztiak 1. deialdian gainditzeko konpromisoa. Modulu guztiak gainditzen ez badira, ez da Erasmusa egiten, eta jarritako fiantza ordura arte sortutako gastuak ordaintzeko erabiltzen da.
- Helmugaren arabera, atzerriko hizkuntzan A1 maila eskatzen da gutxienez. Ez baldin bada maila hori egiaztatzeko ziurtagiri ofizialik aurkezten, ahozko proba bat egiten da ikastetxean.
- Ikastetxeko irakasleen oniritzia. (I. eranskina)
- Ikastetxeak adierazitako epean entregatzea aurkezpen-gutuna eta curriculuma, ingelesez, eskatutako formatuan (curriculum vitaea erabiltzeko jarraibideak).
- Fiantza, praktikaldia bukatu eta gero itzuliko dena.
Lantokiko Prestakuntza Europan egiteko eskaera 2. ikasturtearen hasieran egin behar da.
Merituak
- Espediente akademikoa: gehienez ere 7,5 puntu.
- Ingeleseko titulua: gehienez ere 1 puntu.
- Beste hizkuntza batzuetako tituluak: gehienez ere 0,5 puntu.
- Irakasleen txostena: gehienez ere 1 puntu. (II. eranskina)
Esleipena
- Lehenik, beka bat emango zaio lanbide-arlo bakoitzean puntuazio altuena eskuratu duen ikasleari, eskatutako baldintzak betetzen baditu, betiere.
- Bigarrenik, beka bat emango zaio ziklo profesional bakoitzean puntuazio altuena eskuratu duen ikasleari, eskatutako baldintzak betetzen baditu, betiere.
- Gainerako bekak ikasle eskatzaileen artean banatuko dira, MERITUEN baremoa aplikatzetik eratorritako puntuazio altuena dutenetatik hasita. Baremoa aplikatu eta zerrenda bakarra osatuko da.
- Hizkuntza-baliokidetzak jarraian datorren taulan daude.
- Espezialitate batzuk egokiagoak dira atzerrian praktikak egiteko bekak jasotzeko; izan ere, mugikortasuna eta hizkuntzen ezagutza berezkoak zaizkie ziklo batzuetako curriculumari eta jardun profesionalei. Horregatik, 1,10eko koefizientea aplikatzen zaie ziklo horiei (gainerakoei 1 puntukoa). Erasmus + bekak jasotzeko lehentasuna duten gure ikastetxeko espezialitateak:
Esteka interesgarriak
Harremanetarako
Helbide elektronikoa: coorfcts@elorrieta-errekamari.com
Telefono-zenbakia: 94 402 8000 / 94 475 1117