Erdi Mailako eta Goi Mailako Heziketa Zikloetako modulu guztiak gainditu dituzten ikasle guztiek Lantokiko Prestakuntza (LP) modulua burutuko dute 2. ikasturteko 3. hiruhilabetean ikastetxetik kanpo, produkzio-ingurune errealeko enpresa batean, praktikaldi gisa.

LPko aldiak produkzio-mundu errealean enpresarekin harremanetan jartzeko balio dio ikaslegoari, eta ikastetxeko Tutorearen eta enpresako Hezitzailearen laguntzarekin, ikasgelan bereganatu dituen gaitasunak eta ezagutza erabiliko ditu, esperientziaren bidez teknika eta jokabide berriak ikasten jarraitu baino lehen.

Ikastetxeak hainbat enpresa laguntzaile ditu, eta ikasleek horietan egiten dituzte praktikaldiak. Horrez gain, ikasturte bakoitzean enpresa laguntzaileen zerrenda handituz doa.

CIFP Elorrieta-Erreka Mari LHII 2 ataletan banatuta dago, bakoitzak bere Lanbide Arloak dituena. Atal bakoitzean LPko Koordinatzaile bat dago, eta Heziketa Ziklo bakoitzean LPko Tutore bat dago, enpresekin harremanetan egoteaz eta Ziklo horren ikaslegoaren praktikaldien kudeaketaz arduratzen dena.

LP

Oinarrizko informazioa

Deskarga ezazu LPko ezaugarri nagusiak azaltzen dituen dokumentu hau.

Lanbide Arloak – Elorrieta Atala

  • Obra zibileko proiektuak
  • Elektrizitatea – Elektronika
  • Fabrikazio mekanikoa
  • Informatika eta Komunikazioak
  • Instalazio termikoak eta fluidodunak mantentzea
  • Kimika eta laborategia
  • Mugikortasun seguru eta iraunkorrerako prestakuntza
  • Soldadura eta galdaragintza

Praktikaldien koordinatzailea –  Elorrieta Atala
Fco. Javier García Regaña
Posta elektronikoa: coorfcts@elorrieta-errekamari.com

Helbidea:
LEHENDAKARI AGIRRE, 184
48015 – BILBAO
Tfno. zenbakia: 94 402 80 00

Lanbide Arloak – Erreka Mari Atala

  • Administrazioa eta Kudeaketa
  • Merkataritza eta Marketina
  • Ostalaritza eta turismoa

Praktikaldien koordinatzailea –  Erreka Mari Atala
Estibalitz Etxeandia Ortega
Posta elektronikoa: cofcterreka@elorrieta-errekamari.com

Helbidea:
SAN PEDRO PLAZA, 5
48014 – BILBAO
Tfno. zenbakia: 944 751 117