Proba libreenen bitartez, posible da teknikari edo goi-mailako teknikari titulua eskuratzea dagokion heziketa-zikloa egin baino lehen.
Proba libreetan proba teoriko eta/edo praktiko bat egin behar da heziketa-zikloa osatzen duen modulu profesional bakoitzeko. Modulu profesional guztiak gainditzen badira, Proiektua eta Lantokiko Prestakuntza (LP) moduluak egin behar dira titulua lortzeko (salbu eta hautagaiak ziklo horrekin zerikusia duen aurretiazko lan-esperientzia duelako salbuetsita baldin badago).
Probetan parte hartzeko, ezinbestekoa da aurretiazko izen-ematea egitea. Eskariaren arabera, Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzak erabakitzen du zein ziklo eta modulutako azterketak egiten diren. Halaber, azterketak LHko zein ikastetxe publikotan egingo diren ere zehazten du. Gerora, plazak urteko deialdian jasotako baremoaren araberako ordenan esleitzen dira.
- Erdi-mailako tituluetarako: 18 urte beteta izatea proba egiten den urtean.
- Goi-mailako tituluetarako: 20 urte beteta izatea proba egiten den urtean, edo 19, hautagaiak erdi-mailako titulua baldin badu.
- Heziketa-zikloetara sartzeko baldintzak betetzea.
Izen-ematea egiteko
- NANaren fotokopia.
- Erroldatze-ziurtagiria.
- Ziklo batera sartzeko titulazioa izatea. Ez dute titulazioa aurkeztu behar titulua EAEn eta 2015/16 ikasturtetik aurrera eskuratu dutenek.
Baremaziorako
- Lan-esperientzia aitortzeagatik egiaztatutako konpetentzia-unitateen ziurtagiria.
- Gainditutako moduluen egiaztagiri ofiziala (ikasketak Elorrieta-Erreka Marin egin ez dituztenek bakarrik aurkeztu behar dute).
- BALDINTZAK
-

- AGIRIAK