Lanaren bitartez ikastea
Ikas-ekinezko Erregimeneko Heziketa Dualak erraztasunak ematen ditu konpetentziak lan-egoera errealetan eskuratzeko.
Zikloko bigarren mailan, ikasleek LHko ikastetxean jasotzen duten prestakuntza eta enpresako egonaldiak konbinatzen dituzte. Enpresan, lan eginez ikasten dute, ikastetxeak eta enpresak diseinatutako prestakuntza-planari esker.
Ikasleak ordainsari ekonomikoa jasotzen du enpresan egiten duen egonaldiaren truke. Horretarako, ikaskuntzarako prestakuntzako kontratu bat sinatzen da (ikasleak 25 urte baino gutxiago baditu) edo beka bat ematen zaio (25 urte edo gehiago baditu). Edonola ere, ikasleek kasu bietan jasotzen dute lan egindako orduekiko ordainsari proportzionala.
Ikasleentzako onurak
- Aldi berean eskuratzen ditu prestakuntza eta esperientzia profesionala lan-egoera errealetan
- Lan-bizitzari hasiera ematen dio enpresan duen lanaldiarekiko proportzionala den ordainsariaren bitartez.
- Laneratze-tasa handia du (LH modalitate horretan egin duten ikasle titulatuen % 70 kontratatzen dituzte).