Lan poltsa

Zure erakundearen produkzio-beharrizanei hobekien erantzuten dieten profil profesional eta pertsonalak hautatzen laguntzen dizugu.

Harremanetarako

Eider Onaindi, orientatzailea
Posta elektronikoa: orientatzailea@elorrieta-errekamari.com
Telefono-zenbakia:  94 402 80 00, goizez.

Prestakuntza jasotzen ari diren ikasleak

Prestakuntza jasotzen ari diren ikasleak enpresan edukitzeak etorkizuneko titulatuak lan-egoeretan ezagutzeko aukera ematen du, langileak hautatzeko prozesuei begira.

Txandakako Lanbide Heziketa Duala

Bigarren mailako ikasleek enpresako lan-egoera errealekin osatzen dute beren prestakuntza.

Kontratu bidezko harremana dute erakundeak eta ikasleak.

Abantailak:
  • LANBIDEren dirulaguntza.
  • % 100era arteko murrizketa Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko enpresa-kuotetan.
  • Plantilla handitzeko asmoa baduzu, erakundearen kulturan, sistemetan eta prozesuetan sartuko den pertsona horri prestakuntza emateko aukera da.

Lantokiko Prestakuntza (LP)

Erdi Mailako eta Goi Mailako Heziketa Zikloetako gai guztiak gainditu dituen ikaslegoak Lantokiko Prestakuntza modulua edo LP egingo du, ikastetxetik kanpoko enpresa baten burutzen den praktikaldia. LP 2. ikasturteko 3. hiruhilabetean burutzen da, oro har martxotik ekainera arte.

  • Ez dago kontratu bidezko harremanik ikaslearekin, LP moduluak heziketa-izaera baitauka.
  • Edozein pertsona fisiko edo juridiko Lantokiko Prestakuntza moduluko enpresa laguntzaile bihurtu daiteke baldintza batzuk betetzen baditu.

LPko aldiak produkzio-mundu errealean enpresarekin harremanetan jartzeko balio dio ikaslegoari, eta ikastetxeko Tutorearen eta enpresako Hezitzailearen laguntzarekin, ikasgelan bereganatu dituen gaitasunak eta ezagutza erabiliko ditu, esperientziaren bidez teknika eta jokabide berriak ikasten jarraitu baino lehen.

Ikastetxeak hainbat enpresa laguntzaile ditu, eta ikasleek horietan egiten dituzte praktikaldiak. Horrez gain, ikasturte bakoitzean enpresa laguntzaileen zerrenda handituz doa.

CIFP Elorrieta-Erreka Mari LHII 2 ataletan banatuta dago, bakoitzak bere Lanbide Arloak dituena. Atal bakoitzean LPko Koordinatzaile bat dago, eta Heziketa Ziklo bakoitzean LPko Tutore bat dago, enpresekin harremanetan egoteaz eta Ziklo horren ikaslegoaren praktikaldien kudeaketaz arduratzen dena.

LP

Oinarrizko informazioa

Deskarga ezazu LPko ezaugarri nagusiak azaltzen dituen dokumentu hau.

Lanbide Arloak – Elorrieta Atala

  • Obra zibileko proiektuak
  • Elektrizitatea eta Elektronika
  • Fabrikazio mekanikoa
  • Informatika eta Komunikazioak
  • Instalazio termikoak eta fluidodunak mantentzea
  • Kimika eta laborategia
  • Mugikortasun seguru eta jasangarrirako prestakuntza
  • Soldadura eta galdaragintza

Praktikaldien koordinatzailea –  Elorrieta Atala
Fco. Javier García Regaña
Posta elektronikoa: coorfcts@elorrieta-errekamari.com

Helbidea:
LEHENDAKARI AGIRRE, 184
48015 – BILBAO
Tfno. zenbakia: 94 402 80 00

Lanbide Arloak – Erreka Mari Atala

  • Administrazioa eta Kudeaketa
  • Merkataritza eta Marketina
  • Ostalaritza eta turismoa

Praktikaldien koordinatzailea –  Erreka Mari Atala
Estibaliz Etxeandia Ortega
Posta elektronikoa: cofcterreka@elorrieta-errekamari.com

Helbidea:
SAN PEDRO PLAZA, 5
48014 – BILBAO
Tfno. zenbakia: 944 751 117