Gure ikasleei prestakuntza emateaz gain, beren etorkizunak eta laneratzek kezkatzen gaitu.
Horregatik, sailetako buruek ikastetxera iristen diren lan-eskaintzak koordinatzen dituzte, Elorrieta-Erreka Mariren lan-poltsetako arduradunekin batera.

Gainera, enplegua bilatzen laguntzen duen ikastetxe gisa, Elorrieta-Erreka Mari LHIIk laneratzea erraztera bideratutako beste zerbitzu eta ekimen batzuekin harremanetan jartzen laguntzen du:
IKASENPLEGU
LHko profiletan espezializatutako Laneko Bitartekaritza Zerbitzua. Bizkaiko LH Publikoko Ikastetxeen Elkarteak kudeatzen du.
URRATSBAT PROIEKTUA
Norberaren enpresa sortzeko laguntza.
LANGAI
Euskal Enplegu Zerbitzua. Eusko Jaurlaritzak sustatutako lan-poltsa. Langabetuei eta aktiboki lanpostu hobe baten bila dabiltzan pertsonei dago zuzenduta. Sartu Euskadiko enpleguari eta prestakuntzari buruzko informazio-leihorik osoenean.
BEKAK
BKK-k praktikak estatuko nahiz atzerriko enpresetan egiteko ematen dituen bekak.