Konpetentzia profesionalak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozeduraren bidez, posible da ofizialki egiaztatzea lanaren eta/edo heziketa ez-formalaren bidez eskuratutako ikaskuntza.

Konpetentzia profesionalak egiaztatzearen abantailak

  • Estatu osoan baliozkoa den egiaztagiri ofiziala eskuratzea.
  • Eskuratutako egiaztagiriak metagarriak dira, eta profesionaltasun-ziurtagiri bat edo lanbide-heziketako titulu bat eskuratu daiteke horrela.
  • Ziurtagiria lortzeko beharrezkoak diren eta egiaztatu ez diren konpetentziak modulu-katalogoari lotutako prestakuntzaren bidez eskuratu daitezke. Elorrieta-Erreka Marin prestakuntza-plan indibidualizatu bat proposatuko dizugu, behar dituzun konpetentzia guztiak eskuratzeko.
  • Areagotu egiten du enplegagarritasuna eta hobetu egiten du gaikuntza.
  • Lan-merkatuko mugikortasuna sustatzen du, hala estatuan nola Europan.

Prozedura

IZEN-EMATEA

Lanbide Heziketako ikastetxe batean

AHOLKULARITZA

Lan-historiaren analizatzea egiaztatu daitezkeen konpetentziak identifikatu eta proposatzeko.

EBALUAZIOA

Konpetentzia egiaztagarriak konprobatzea.

EGIAZTAPENA

Egiaztatutako konpetentzien egiaztagiriak egitea.