Ekintzailetzari laguntzea - CIFP Elorrieta Erreka Mari LHII centro de formación profesional

Ekintzailetzari laguntzea

2000. urtetik, Elorrita-Erreka Marik ikasleen eta ikasle ohien negozio-ideiak martxan jartzen lagundu du, Urratsbat programaren bitartez.

Konpromisoa hartzen dugu zure negozio-ideiak aztertzeko eta, onetsiak baldin badira, baita negozioa martxan jartzeko beharrezkoak diren laguntzak bilatzeko ere. Proiektuaren inkubazio-epealdian, ekintzaileok ikastetxeko aholkularitza eta azpiegiturak erabili ahal izango dituzue zuen proiektua garatzeko.
Urratsbat proiektuaren emaitza positiboek ikaskuntza gure lurraldean lanpostu berriak eta aberastasuna sortzeko apustu gisa sustatzen jarraitzera animatzen gaituzte.

Ideia bat baldin baduzu

JARRI GUREKIN HARREMANETAN!