Elorrieta-Erreka Marin 2010etik gabiltza enpresekin lankidetzan eta alde bientzako balioa sortzen:
- Enpresentzat: gure ikastetxearen azpiegitura, esperientzia eta ezagutza lagungarria da merkatuan duten lehiakortasuna hobetzeko xedea duten berrikuntza-prozesuak sustatzen laguntzeko.
- Elorrieta-Erreka Marirentzat: enpresarekin harremanetan egoteak merkatuaren errealitatea ezagutzeko eta gure ikasleen gaikuntza eta produkzio-ehunaren beharrizanak lerratzeko aukera ematen digu.
Ikastetxearen eta enpresaren arteko lankidetzak
- Irakasleek enpresan egonaldiak egitea.
- Enpresetako profesionalak ikastetxeetan egotea.
- Enpresak Elorrieta-Erreka Mariren instalazioak eta baliabide material eta teknologikoak erabil ditzake.
TKGUNE SAREA
EElorrieta-Erreka Mari Tkgune sareko kide da; beren azpiegitura eta ezagutzak EAEko ETE-en eskura jartzen dituzten LHko ikastetxeek osatzen dute, beren lehiakortasuna hobetzen lagunduko duten balio diferentzialeko proposamenak sortze aldera.
Berrikuntza-prozesuak laguntzen ditugu
- Berrikuntzarako laguntzak kudeatzen eta izapidetzen ditugu, eta jarraipena egiten diegu.
- Ideia disruptiboak sortzeko prozesu sortzaileak dinamizatzen ditugu.
- Erakundeetan berrikuntza sistematizatzeko berrikuntza-planak egiten ditugu.
Neurrirako prestakuntza aurreratua eskaintzen dugu
Prestakuntza espezifikoa, erakundeak abiatutako garapen- eta berrikuntza-prozesuaren beharrizanekin bat datorrena
Berrikuntzarako eta hobekuntzarako zerbitzu teknikoak ematen ditugu
- Produkzio-prozesuetan (denbora, makineria…) analisiak, proposamenak eta hobekuntzak egiteko lankidetza.
- Eragiketa eta prozesu alternatiboen simulazioak eta analisiak.
- Berrikuntza-prozesuen diseinua eta saiakuntza egiteko lankidetza.
- Produktuen berrikuntzarako dinamizazioa eta akonpainamendua
- Prototipo eta materialen fabrikazioa eta testatzea
Casto Arpide eta Joseba Valencia
Telefono-zenbakia: 944.028.000, goizez.
Helbide elektronikoa: tkgune@elorrieta-errekamari.com
Helbide elektronikoa: tkgune@elorrieta-errekamari.com