Ikasturtea: 2021eko martxo-apirila.
Ikasturtea: 2021eko martxo-apirila.
Ingurugelak antolatutako Azterkosta programan parte hartu genuen, eta haren helburua da, hain zuzen, loturak sortzea pertsonen eta ingurune naturalaren artean.
Zehazki, programa zientifiko honek kostaldearen ingurumen-egoera ezagutzea sustatzen du.
Gure ikasleek itsasadarreko uraren laginak hartu zituzten institututik gertu, eta jarduera antolatu zuen erakundeari bidali zizkioten uraren analisia egin zezan, gure inguruko uraren egoera eta kalitatea ezagutze aldera. Gainera, Azterkosta erakusketa (6. GJH) antolatu genuen, ikastetxean itsasoari buruzko informazio-panelak jarrita, ikasle guztiek jaso zezaten gaiaren berri.