EUSKELEC - CIFP Elorrieta Erreka Mari LHII centro de Formación Profesional - Lanbide Heziketako ikastetxea

EUSKELEC

Gure ikastetxeko hainbat ziklotako ikasleek % 100 elektrikoa den ibilgailu bat sortzen dute ETHAZI metodologiaren bitartez urteko txapelketan parte hartzeko.

Ekimen horren helburua sormena, esperimentazioa eta talde-lana sustatzea eta mugikortasun elektrikoarekin erlazionatutako ezagutzan sakontzea da.

EUSKELEC txapelketa teknologiko bat da. Bertan, LHko ikastetxeetako ikasleek ibilgailu elektriko bat diseinatu eta eraikitzen dute, hainbat probatan parte hartzeko. Besteak beste, ibilgailuen prestazioak, ezaugarriak eta diseinua ebaluatzen dira.

Txapelketa mugikortasun jasangarriaren industriako profesionalek osatutako Alterity enpresak antolatzen du. Gainera, hezkuntzari eta prestakuntzari dagozkion alderdiei erreparatzeko, batzordean Tknika dago. Halaber, eskuordetutako batzorde horretan dago Euskadiko Automobilismoaren Federazioa (EAF-FVA), eta horrek are balio handiagoa ematen dio txapelketari.

Inplikatutako sailak

  • Fabrikazio Mekanikoa:
    • Fabrikazio mekanikoko diseinua: 1DF3 eta 2DF3 taldeak
    • 3 taldea
  • Soldadura eta galdaragintza: 1SC2 taldea
  • Sistema elektrotekniko eta automatizatuak: 1SA3 taldea
  • Merkataritza-jarduerak 1AC2 taldea