Erdi-tentsioko ebakigailu baten piezak garatzea - CIFP Elorrieta Erreka Mari LHII centro de Formación Profesional - Lanbide Heziketako ikastetxea

Erdi-tentsioko ebakigailu baten piezak garatzea

Erakundea: ELDU S.A

Proiektuaren iraupena: 1 hilabete.

Urtea: 2019

Eremua: Industria eta fabrikazio aurreratua

ELDU SA enpresak egun merkatuan ordezko piezarik ez duten ebakigailu baten bi pieza garatzeko eskatu digu.

Proiektuaren xedeak

Piezen geometria atzeranzko ingeniaritzaren bidez lortzea eta ondoren pieza horiek CAM fabrikazioaren eta fabrikazio gehigarriaren bidez fabrikatzea.

Egindako lanak

  • Materiala identifikatzea, hainbat saiakuntzaren bidez.
  • Eskatutako espezifikotasunak betetzen dituzten merkatuko materialak hautatzea.
  • Piezak atzeranzko ingeniaritzaren bidez modelizatzea.
  • Piezetako bat CAM bidezko programak erabilita mekanizatzea.
  • 3D inprimatze gehigarria egitea beste piezarekin.
  • Laguntza ematea piezak muntatzeko.