Urratsbat programaren bidez, ikastetxeko ikasleei beren enpresak sortzen laguntzen diegu.
Proiektuak inkubazioan
Gure ikastetxeak, ikaslegoari eta ikaslego ohiari zuzendutako enpresa-ekintzailetza programaren bidez (UrratsBat), enpresa ideien eta proiektuen garapena sustatzen du. Horretako, ekintzailetzari eta enpresa-proiektuen tutorizazioari buruzko sentsibilizazio-lana egiten dugu kanpoko aholkularitzaren laguntzarekin.
ECOCONSULT
Sergio López Apeztegia
Heziketa zikloa: Nazioarteko Merkataritza
Kanpoko merkataritzako aholkularitza zerbitzua da, atzerrian produktu ekologikoen salmentan espezializatua.
Fertinfo
Alba Rodríguez Salvador
Heziketa zikloa: Plataforma Anitzeko Aplikazioen Garapena
Mugikorrerako aplikazioa, gaur egun praktika klinikoan gizonen ernalezintasuna diagnostikatzeko eginten diren proben berri modu erraz eta erosoan emateko aukera ematen duena.
Little Mouse Pérez
Raquel Pérez García
Heziketa zikloa: Administrazioa eta Finantzak
Gozogintza korporatiboan oinarritutako negozio ideia: hitzaldietan, produktuen irteeretan, marketing kanpainetan, enpresa-bazkari edo -afarietan eta abarretan ukitu bereizgarria emango duten goxo pertsonalizatuez betetako mahaien diseinua.
Mealtime
Jomario Santana Andrade eta Xabier Urquiola Ibañez
Heziketa zikloa: Informatika Aplikazioen Garapena
Errezetak bilatu eta partekatzeko aplikazio baten ideia. Erabiltzaile bakoitzak profil bat izango du errezetak bilatu eta partekatzeko, hauei kalifikazioak eta iruzkinak emanez.
Baratzetik!
Silvia Agrafojo Fernández
Heziketa zikloa: Nazioarteko Merkataritza
Km0 elikagai ekologikoen salerosketarako webgunea. Bertan, nekazariek eta hornitzaileek beren produktuak eskaini ditzakete eta kontsumitzaileek erosi ditzakete.
Zilimbrass
Kennedy Bejarano Espinoza eta Christian Fuentes Mollinedo
Heziketa zikloa: Mekanizazio Bidezko Produkzioa
Zilindro keztatzaile baten garapena, kostu baxukoa eta jendearentzat irisgarria izango dena. Zilindro honen helburua haragia, barazkiak, hestebeteak eta arrainak keztatzea da, ohiko parrilla baten zapore oso desberdina emanez, material birziklatuak erabiliz.