TKgune sareko, kide gisa, gure ikastetxeak 4.0 INDUSTRIAREN ETA FABRIKAZIO AURRERATUAREN arloko garapen- eta berrikuntza-proiektuetan parte hartzen du.

TKgune Lanbide Heziketako Sailburuordetzaren ekimen bat da. LHko hainbat ikastetxek osatutako sare baten bitartez, EAEko ETE-en esku jartzen ditu azpiegiturak eta metatutako ezagutza guztiak, beren lehiakortasuna 6 sektore estrategikotan hobetzeko.

Berrikuntzako, Teknologia Transferentziako eta Enpresen Garapen Lehiakorreko sarea da, enpresek teknologia ezartzea eta teknologia hobetzea helburu duena. Horretarako, eskaintza espezializatua du, ETE-etako gako prozesu eta produktuetan berrikuntzako eta etengabeko hobekuntzako proiektuak garatze aldera. Eskaintza horrek barne hartzen ditu prestakuntza aurreratua eta I+G+b-ren arloko balio erantsia duten zerbitzu teknikoak. Izan ere, horrek gorakadan dauden balio erantsiko merkatuetan sartzen laguntzen die enpresei.

Gauzak horrela, helburua da aldebiko ezagutza-transferentzia egitea LHko ikastetxeen eta enpresen artean; horretarako, irakasleek arlo zientifiko-teknikoan behar duten eguneratzeari erantzungo dioten berrikuntza-proiektuak garatzen dira enpresekin lankidetzan eta berrikuntza sustatzen da bai enpresa txiki eta ertainetan, bai LHko ikastetxeetan.

Egiteko horren esparruan, garrantzi berezia ematen zaio ikastetxeek enpresen beharrizanei erantzuteko duten gaitasunari, eta bereziki azpimarratzen da proiektuak erronkatsuak izan behar direla irakasleentzat.

PROIEKTUAK