Goi-mailako teknikari titulua dutenak sarbide-proba egin beharrik gabe sar daitezke unibertsitatean.

  • Hautatutako graduan plaza bat lortzeko, zikloan eskuratutako batez besteko nota hartzen da kontuan; nota hori, gehienez ere, 10 puntukoa izango da.
  • Unibertsitatera sartzeko nota 14 punturen gainean ebaluatzen da. Horregatik, zikloko nota hobetu nahi duenak unibertsitatera sartzeko proba egin behar du.
  • Unibertsitateko graduaren jakintza-arloarekin zerikusia duten zikloetako tituluek lehentasuna dute.