Prestakuntza praktikoa da nagusiki, eta estuki lotuta dago jardun profesionalaren errealitatearekin.

LHko heziketa-zikloek ikastetxeko prestakuntza teorikoa eta praktikoa konbinatzen dituzte; gainera, derrigorrezko Lantokiko Prestakuntza (LP) modulua ere badute, eta horri esker, ikaskuntza esperientziaren eta eskuratutako ezagutzak praktikan jartzearen bitartez eskuratzen da. 

ETHAZI metodologia

Ez hori bakarrik, gure ikastetxean errendimendu handiko ETHAZI zikloak ezartzen ari gara. ERRONKETAN oinarritutako lankidetzako eredu bat da, ikasleak beren ikaskuntzaren protagonista bihurtzen dituena. 

Ethazi metodologian, irakasleek zikloan zehar eskuratu behar dituzten gaitasunekin zerikusia duten proiektu eta erronkak proposatzen dituzte. Irakaslearen gidaritzarekin eta feedbackarekin , ikasleek banan-banan eta kolektiboki sortzen dute planteatutako erronkei aurre egiteko ezagutza.

Ethazi prestakuntza-ereduaren berrasmakuntza bat da. Ikasgelak, ordutegiak, ebaluazioak… berrantolatu egiten dira jarduera profesionalari eta garapen pertsonalari berezkoak zaizkien gaitasun teknikoak eta zeharkakoak eskuratzea errazteko.