Lanbide-heziketako zikloen funtsezko helburua ikasleei laneratzea erraztea da.
Horretarako, profil pertsonal bati lotutako ezagutzak eta gaitasun profesionalak ematen dizkiete.
ERDI-MAILAKO ZIKLO BATEN EZAUGARRIAK (EMHZ)
- Lanbideari berezkoak zaizkion lan teknikoak egiteko behar den gaikuntza ematen dute.
- Prestakuntza-modulu guztiak (irakasgaiak) gainditu eta gero, teknikari titulua eskuratzen da.
- Bigarren Hezkuntzaren Ondoko heziketaren parte da.
Iraupena: 2 ikasturte.
Erdi-mailako zikloko titulazioarekin honako hauek egin daitezke:
- Lan-mundura sartzea.
- Ikasten jarraitzea: erdi-mailako beste heziketa-ziklo batzuk, batxilergoa eta goi-mailako heziketa-zikloak.
Ziklo bakoitzari berezkoak zaizkion eduki teknikoez gain, EMHZ guztiek daukate Lantokiko Prestakuntzako (LP) modulua. Horren bidez, ikasleek prestakuntza praktikoa jasotzen dute enpresan.

GOI-MAILAKO ZIKLO BATEN EZAUGARRIAK (GMHZ)

- Hautatutako lanbideari berezkoak zaizkion lanak egiteko gaikuntza emateaz gain, lanaren antolaketarekin eta kudeaketarekin zerikusia duten gaitasunak garatzeko aukera ematen dute.
- Prestakuntza-modulu guztiak (irakasgaiak) gainditu eta gero, goi-mailako teknikari titulua eskuratzen da.
- Goi-mailako heziketaren parte da.
Iraupena: 2 ikasturte.
Goi-mailako zikloko titulazioarekin honako hauek egin daitezke:
- Lan-mundura sartzea.
- Ikasten jarraitzea: goi-mailako beste heziketa-ziklo batzuk, unibertsitateko graduak.
GMHZ guztiek dute Lantokiko Prestakuntzako (LP) modulua eta Proiektuaren modulua.
LH-KO ZIKLOAK EGITEKO AUKERAK
- Heziketa-ekintza guztiak aurrez aurre egiten dira ikastetxean.
- Oro har, 2.000 orduko iraupena dute, bi ikasturtetan banatuta.
- Ikaskuntza-prozesua ikastetxean eta enpresan egiten da.
- Lehen urtean, prestakuntza ikastetxean bakarrik egiten da; aldiz, bigarren ikasturtean, ikasleak konbinatu egiten ditu enpresako eta ikastetxeko gaikuntza-prozesuak.
- Iraupena 2.400 eta 2.800 ordu artekoa da.
- Eskaintza partzialak aukera ematen du modulu solte eta independenteetan matrikulatzeko; horrela, posible da aldi berean prestakuntza jasotzea eta beste jarduera batzuk aldi berean egitea.
- Derrigorrezkoa da eskoletara bertaratzea.
- Aurrez aurre
-
- Heziketa-ekintza guztiak aurrez aurre egiten dira ikastetxean.
- Oro har, 2.000 orduko iraupena dute, bi ikasturtetan banatuta.
- Ikas-ekinezko erregimeneko LH Duala
- Partziala
- Urrutikoa