LHk enpresen beharrizan errealei erantzuten die.

Elorrieta Erreka Mari LHIIren balio eta erakargarritasunetako bat produkzio-ehunarekin dugun harremana da. Lotura horri esker, gure ikasleak enpresetan lanean hasten dira beren prestakuntza Lantokiko Prestakuntza (LP) moduluaren bidez osatzeko edo Ikas-ekinezko Erregimeneko Lanbide Heziketa DualDualean sartzeko aukera izateko. Bi prozesu horiek gure enpresen produkzio-beharrei erantzuten dieten profil profesionalak sortzen laguntzen dute.

Gainera, produkzio-inguruarekin kontaktuan egoteak ezagutzaren transferentzia errazten du, eta eragina du gure prestakuntzaren etengabeko eguneratzean eta berrikuntzara bideratutako proiektuen sorkuntzan.