Lege-abisu honek (aurrerantzean «lege-abisua») CIFP Elorrieta Erreka Mari LHIIren (egoitza soziala Lehendakari Agirre 184, San Inazi (Bilbao) eta IFK zk. S-4833001-C) www.elorrieta.eus Interneteko atariko (aurrerantzean «webgunea») zerbitzuaren erabilera erregulatzen du.

Legeria

Oro har, CIFP Elorrieta Erreka Mari LHIIren eta bere webguneko zerbitzu elektronikoen erabiltzaileen arteko harremanak Espainiako legeriaren eta jurisdikzioaren pean daude.

Sinatzaileek beren-beregi egiten diote uko izan lezaketen foruari, eta BILBAOKO epaitegi eta auzitegietara jotzeko konpromisoa hatzen dute kontratuaren baldintza hauen inguruko interpretazioan edo egikaritzean sortu litezkeen eztabaidak konpontzeko.

Edukia eta erabilera

Erabiltzaileak badaki eta onartu egiten du webgune hau erabiltzeak ez dakarrela inola ere CIFP Elorrieta Erreka Mari LHIIrekin merkataritza-harreman bati hasiera ematerik.

Webgunearen titularra ez da identifikatzen kolaboratzaileek webgunean emandako iritziekin. Enpresak eskubidea izango du aurre-abisurik gabe webgunean egoki deritzen aldaketak egiteko; horrez gain, webgunearen bidez ematen diren eduki eta zerbitzuak aldatu, kendu edo gehitu ahal izango ditu, eta baita eduki eta zerbitzu horiek zerbitzarietan aurkeztuta edo lokalizatzeko modua aldatu ere.

Jabetza intelektuala eta industriala

Webgunetako edukia, diseinu grafikoa eta kodeak CIFP Elorrieta Erreka Mari LHIIren jabetza intelektualekoak dira; horrenbestez, debekatuta dago horiek erreproduzitzea, zabaltzea, publikoki jakinaraztea, aldatzea edo webguneetako edukiarekin egin daitekeen beste edozein moldaketa egitea, iturriak aitortuz ere ez, CIFP Elorrieta Erreka Mari LHIIren idatzizko baimena izatekotan izan ezik. Enpresaren webguneetako edukietan ageri diren merkataritza-izenak, markak edo edozein motatako ikurrak beren jabeenak dira, eta legez babestuta daude.

Loturak (estekak)

CIFP Elorrieta Erreka Mari LHIIren webguneetan dauden loturen (esteken) xedea informazioa ematea da, eta ez da inola ere lotura horiek proposatzea, gomendatzea edo horiek ikusteko gonbita egitea.

Konfidentzialtasuna eta datuen babesa

2016ko apirilaren 27ko DBEOak aurreikusitakoari jarraikiz, CIFP Elorrieta Erreka Mari LHIIk erabiltzaileari jakinarazten dio CIFP Elorrieta Erreka Mari LHIIk berarentzat eta bere ardurapean sortutako datu pertsonalen tratamendu automatizatua darabilela erabiltzailearekiko duen harremana mantendu eta kudeatzeko lanak egin eta informazioa emateko. Honako baldintza orokor hauek onartzerakoan, erabiltzaileak ezinbesteko zenbait datu eman beharko dizkio CIFP Elorrieta Erreka Mari LHIIri, hark bere zerbitzuak eman ahal izateko.

Fitxategi- eta formulario-erregistroa

Erregistro-formularioa betetzea derrigorrezkoa da webgunean eskainitako zenbait zerbitzu atzitu eta gozatzeko. Eskatutako datu pertsonalak ematen ez badira edo datuen babeserako politika hau ez onartzen ez bada, ezin izango da datu pertsonalak behar dituzten eskaintzetan izena eman, erregistratu edo horietan parte hartu.

2016ko apirilaren 27ko DBEOan aurreikusitakoari jarraikiz, jakinarazten dizugu erabiltzaile gisa erregistratzerakoan emandako datuak CIFP Elorrieta Erreka Mari LHIIren (IFK zk. S-4833001-C, egoitza Lehendakari Agirre 184, San Inazi (Bilbao)) titulartasuneko fitxategi batean gehituko direla. Bertan, dagozkion neurriak ezarri dira.

Emandako datuen zehaztasuna eta egiazkotasuna

Erabiltzailea da emandako datuen zehaztasunaren eta egiazkotasunaren erantzule bakarra, eta CIFP Elorrieta Erreka Mari LHIIK ez du horren gaineko erantzukizunik izango. Erabiltzaileak izango dira emandako datu pertsonalen zehaztasuna, indarraldia eta egiazkotasuna bermatzeko arduradun eta erantzule, eta datu horiek eguneratuta mantentzeko konpromisoa hartzen dute. Erabiltzaileak informazio oso eta zuzena emateko konpromisoa hartzen du erregistro edo izen-emate fitxategian. CIFP Elorrieta Erreka Mari LHIIk ez du erantzukizunik izango berak sortu ez dituen edo hirugarrenek eman dituzten informazioei dagokienez; horrenbestez, ez du inongo erantzukizunik izango informazio hori erabiltzetik sortu litezkeen kalte hipotetikoen inguruan. CIFP Elorrieta Erreka Mari LHIIk bere webguneetan dagoen informazioa eguneratu, moldatu edo kentzeko eskubidea izango du, bai eta informazio hori mugatu edo sarbidea debekatzeko ere. CIFP Elorrieta Erreka Mari LHII salbuetsita egongo da CIFP Elorrieta Erreka Mari LHIIk emandako baina hirugarrenek sortutako informazioan dauden akatsak, hutsak edo omisioak direla medio erabiltzaileak jasan ditzakeen kalte edo galeretatik.

Xedeak

Xedea CIFP Elorrieta Erreka Mari LHIIk erabiltzailearekiko duen harremana mantentzea eta kudeatzea da, baita informazioa ematea ere.

Adingabeak

Gure zerbitzuetako batzuk espezifikoki adingabeei zuzenduta egongo balira, CIFP Elorrieta Erreka Mari LHIIk gurasoen edo tutoreen baimena eskatuko du datuak jasotzeko edo, hala balegokio, datu horien tratamendu automatizatua egiteko.

Hirugarrenei datuak ematea

CIFP Elorrieta Erreka Mari LHIIk ez die hirugarrenei erabiltzaileen daturik lagako.

Zure komunikazioak bideratzeko aukera izango duzu, eta zure datuak atzitzeko, zuzentzeko, ezerezteko, mugatzeko, eramateko eta aurkaratzeko eskubideak gauzatzeko, bidali mezu bat www.elorrieta.eus Interneteko helbidera, mezu elektroniko bat idazkaria@elorrieta-errekamari.com helbidera edo posta arruntaz: CIFP Elorrieta Erreka Mari LHII, Erref. DBEO, Lehendakari Agirre 184, San Inazi Bilbaora. Aipatutako eskubide horiek gauzatu ahal izateko, zure nortasuna egiaztatzen duen Nortasun Agiri Nazionalaren edo zuzenbidean baliagarria den beste edozein agiriren fotokopia helarazi beharko diozu CIFP Elorrieta Erreka Mari LHIIri. Dena den, webgunean bertan ere egin daiteke datuen aldaketa edo zuzenketa, horretarako aldez aurretik zure erabiltzaile eta pasahitzarekin identifikatuta.

Segurtasun-neurriak

CIFP Elorrieta Erreka Mari LHIIk legeak izaera pertsonaleko datuak babesteko ezartzen dituen maila guztietako neurriak hartu ditu, eta, horrez gain, beste bitarteko eta neurri tekniko osagarri batzuk instalatzen saiatzen da CIFP Elorrieta Erreka Mari LHIIri emandako datuak galtzea, era desegokian erabiltzea, baimenik gabe erabiltzea eta lapurtzea saihesteko. Horrenbestez, CIFP Elorrieta Erreka Mari LHII ez da datuen interferentziengatik, omisioengatik, etendurengatik, birus informatikoengatik, telefono-matxurengatik edo sistema elektroniko honen funtzionamendu operatiboaren deskonexioagatik gerta litezkeen kalte eta galeren erantzule izango, baldin eta CIFP Elorrieta Erreka Mari LHIIren borondateaz besteko kausengatik gertatzen baldin badira; era berean, ez da telefono-lineen, datu-prozesu zentroen, Interneteko sistemaren edo beste sistema elektroniko batzuen matxura edo gainkargengatik edo CIFP Elorrieta Erreka Mari LHIIren kontroletik kanpoko esku-hartzeak egiten dituzten hirugarrenengatik sortu litezkeen kalte eta galeren erantzule izango. Hala ere, erabiltzaileak argi izan behar du Interneteko segurtasun-neurriak ez direla saihestezinak.

Onarpena eta baimena

Erabiltzaileak adierazten du datu pertsonalen babesaren inguruko informazioa jaso duela, eta, horrenbestez, CIFP Elorrieta Erreka Mari LHIIk datu horiek era automatizatuan tratatzea onartu eta horretarako baimena ematen duela, betiere honako datu pertsonalen babeserako politika honetan jasotako forma eta xedeekin. Atariak eskainitako zerbitzuetako batzuek datu pertsonalen babeserako aurreikuspen espezifikoak dituzten baldintza bereziak izan ditzakete.