Etengabe eraldatzen ari den gizarte batean bizi gara. 4.0 industriak ekarri dituen industria- eta teknologia-iraultzak (oraindik zehazteke dauden lanpostu berriak beharko dituena), ingurumenaren arloko erronkek, desberdinkerien gorakadak… gure ingurua ulertzeko eta harekin erlazionatzeko ditugun moduak birpentsatu beharra eragin dute.

Lanbide Heziketako espezialistak garen neurrian,

Elorrieta-Erreka Marin gai gara gure ikasleek aurre egin beharko dieten erronkei erantzuteko. Horretarako, handitu eta egokitu egiten ditugu gure prestakuntza-eskaintza eta metodologiak, gure ikasleei oraindik existitzen ez diren arren, merkatuak eskatuko dituen lanpostuetan aritzeko gaikuntza emate aldera.

Gure ingurunearen garapenean inplikatutako eragile garen neurrian,

arreta 2030 Agendan zehaztutako Garapen Jasangarrirako Helburuetan jartzen duen kudeaketa-sistema baten aldeko apustua egiten dugu. Hain zuzen, 2030 Agenda hori NBEko estatu kideek 2015ean sinatu zuten ibilbide-orria da, eta garapen jasangarriaren alde egiten du, hiru dimentsiotan: ekonomian, gizartean eta ingurumenean. Xede hori lortzeko, NBE eta bere agentziak inplikatzeaz gain, ezinbestekoa da arlo guztietako erakunde publiko eta pribatuek ere (enpresak, gobernuak, gizarte-eragileak, ikastetxeak…) horretarako konpromisoa hartzea eta helburu horretara bideratutako ekintzak gauzatzea.

Honako JGH hauetan jarduten dugu

GJH: OSASUNA ETA ONGIZATEA

Urtero egiten dugu Osasun Plan bat; bertan, urte horretako helburuak eta ekintzak jasotzen ditugu. Horren bidez, gure xedea da ikasleei ohitura osasungarriak hartzen laguntzea eta jarrera arduratsu eta solidarioak sustatzea, norberaren osasunari eta osasun kolektiboari dagokienez.

>> PROYECTOS: PROIEKTUAK: Osasuna eta ongizatea

5. GJH: EMAKUMEEN ETA GIZONEN ARTEKO BERDINTASUNA

Genero-berdintasunaren alde lan egiten duen BERDINTASUNA taldea daukagu. Ikasturtero egiten ditugu emakumeen eta gizonen artean egon daitekeen desberdinkeria mota oro prebenitzeko ekintzak.

>> PROIEKTUAK: Berdintasuna

13. GJH: KLIMA BABESTEKO EKINTZA

Berrerabilpena eta gure ikastetxeak sortutako hondakinen kudeaketaren optimizazioa ezinbestekoak dira gure jardueraren ingurumen-inpaktua murrizteko.

>> PROIEKTUAK: Ingurumena

7. GJH: ENERGIA ESKURAGARRIA ETA EZ-KUTSAGARRIA.

Urteak dira ikastetxeko teilatuetan eguzki-panelak ditugula; horiei esker, energia jasangarri eta garbia autokontsumitzen dugu.
Gainera, energia garbia ardatz dituzten hainbat proiektu egiten ditugu ikasleekin.

>> PROIEKTUAK: Ingurumena

11. GJH: HIRI ETA KOMUNITATE JASANGARRIAK

Ikastetxearen azpiegitura eta espazio fisikoa ingurumen-jasangarritasunean, inklusioan eta gure inguruaren ongizatean laguntzeko aukera ematen diguten elementu gisa aprobetxatzen ditugu.

>> PROIEKTUAK: Ingurumena

12. GJH: EKOIZPEN ETA KONTSUMO ARDURATSUAK

Ekonomia zirkularraren aldeko apustua egiten dugu baztertutako ondasunak birziklatuz eta berrerabiliz kontsumorako ondasun horiei kontsumorako balio erantsi berria emateko helburua duten ekimenetan parte hartuz.

>> PROIEKTUAK: Ingurumena

EZ GARA KONFORMATZEN!

Gure helburua da arlo gehiagotan jardutea, gizarte solidarioagoa, bidezkoagoa eta jasangarriagoa izatea lortzeko prozesuan parte-hartzaile aktibo izateko.

Ingurumenarekiko konpromisoa

ISO 14001 eta EMAS ziurtagiriak dituen ingurumena kudeatzeko sistema bat daukagu, materialen, energiaren eta uraren kudeaketa arrazionala bermatzeko eta hondakinak murrizteko, berrerabiltzeko eta birziklatzeko.

null

ISO 14001

Nazioarteko arau hau betetzeak bermatu egiten du gure erakundeak ingurumena kudeatzeko sistema baliozko bat duela, eguneroko lanean ingurunean eragiten dituen inpaktuak murrizten eta indarreko ingurumen-legeria betetzen saiatzen dena.

Nazioarteko arau hori betetzeko, aldizkako auditoretzak egiten dizkiogu gure ingurumena kudeatzeko sistema integralari.

null

EMAS ingurumen-adierazpena

Ingurumena kudeatzeko sistemekin zerikusia duen Europar Batasuneko araudia. Helburu nagusia da Europako Erkidegoko legeria betetzea, horretarako ingurumenarekin eta garapen jasangarriarekin zerikusia duten politikak eta ekintzak garatuz.

EMAS ziurtagiria betetzeko, urtero aurkezten dugu ingurumen-adierazpen publiko bat. Bertan, gure ingurumen-politikaren, helburuen eta helburu horiek lortzeko egin ditugun jardueren berri ematen dugu. Adierazpen horri auditoretza bat egiten zaio aurkeztu aurretik