Elorrieta-Erreka Mariren bereizgarria Bilboko itsasadarra bera da. Izan ere, gure bi ikastetxeak elkartzen ditu, eta, gainera, gure espirituaren erakusgarri ere bada.
“Bilboren isla gara. Itsasadarra eta itsasadarren eraldaketa dira gure ezaugarri bereizgarriak: modernotasuna eta tradizioa, berrikuntza eta etengabeko mugimendua. Horixe da Elorrieta-Erreka Mari”
Gure ikastetxea egungo Bilboren isla da: modernotasuna eta tradizioa, aniztasuna eta kultura, berrikuntza eta pasioa konbinatzen ditugu.
Etengabeko prestakuntza jasotzen duten irakasle gaituak ditugu, eta ikasleei enpresa-ehunaren egungo eta etorkizuneko premiak aintzat hartuta ematen diegu prestakuntza. Horretarako, nazioarteko kalitate-estandarren bermea daukagu.
GURE EGUNEROKO JARDUERAK
UNE GARRANTZITSUENAK
