Kontuan hartzekoak

Erdi-mailako eta goi-mailako zikloetan sartzeko probak Estatu osoan dira baliodunak.

.

Gutxieneko adina: erdi-mailako zikloetarako, 17 urte bete behar dira proba egiten den urtean, eta goi-mailako zikloetarako, aldiz, 19, baldintza berdinetan.

Proba horiek osorik edo partzialki egitetik salbuetsita egon daitezke hautagaiak.

Erdi-mailako zikloetan sartzeko probaren atalak: soziala, linguistikoa eta zientifiko-teknologikoa.

Euskaraz edo gaztelaniaz egin daitezke, hautagaiak aukeratzen duen hizkuntzan.

Goi-mailako zikloetan sartzeko probaren atalak: komuna eta espezifikoa, sartu nahi den zikloaren lanbide-arloaren arabera.

Zikloetan sartzeko probak

Kontsultatu sarbide-probei buruzko informazio espezifikoa esteka honetan.