Zereginen ikaskuntzarako gela - CIFP Elorrieta Erreka Mari LHII centro de formación profesional

Zereginen ikaskuntzarako gela

Zereginen ikaskuntzaren helburua da hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen bizitza aktiborako lanerako prestakuntza sustatzea.

SARBIDEA

Aniztasun funtzionala daukaten 16 eta 20 urte bitarteko ikasleak, betiere ez badute DBHko titulua eskuratu

.

IRAUPENA

Gehienez ere lau ikasturte
(20 urte bete arte).

INFORMAZIO +

Hezkuntza afektibo-sexuala eta gorputz-adierazpena lantzeko tailerra.

Logopedia eta gaitasun grafomotrizak indartzeko programa.

PRAKTIKAK

Lan-praktikak egiten dira enpresetan.

LANTZEN DIREN EDUKIAK

KOMUNIKAZIOAREN ARLOAN

Ahozko eta idatzizko adierazpena, irakurketa eta oinarrizko kontzeptu eta eragiketa numerikoak.

AUTONOMIAREN ARLOAN

Norberaren autozaintza hobetzea, higiene- eta osasun-jarraibideak barneratzea, etxeko gaitasunak lantzea, etab.

GAITASUN SOZIALEAN ARLOAN

Egunerokotasunean gertatzen diren egoerak bideratzen ikastea, ingurunean eta komunitatean independentziaz jarduteko.

LAN AURREKO ARLOAN

Informatika, zura, metala, elektrizitatea, lorezaintza eta sukaldaritza lantzeko tailerrak.