Euskal Lanbide Heziketak produkzio-ingurune konplexuetan eta, bereziki, industriaren esparruan dauden gaikuntza-premia espezifikoak asetzera bideratutako espezializazio-programak eskaintzen ditu.
Programa horiek Txandakako Lanbide Heziketa Duala. izeneko prestakuntza-modalitatean egiten dira. Prestakuntza horrek 3 urteko iraupena du, eta LHko ikastetxean eta enpresa batean egiten da..
Iraupena, guztira
Ohiko iraupena hiru ikasturte akademikokoa da (3400-4700 ordu).
- Lehenengo mailan, lanbide-heziketako ikastetxean bakarrik jasotzen da prestakuntza.
- Bigarren eta hirugarren mailetan, txandakatu egiten dira ikastetxeko eta enpresako prestakuntzak.
- Ikastetxean egiten diren orduak: 1750-1950 ordu.
- Enpresan egiten diren orduak: 1800-3100 ordu
Prestakuntza hau bukatzean, lanbide-heziketako titulua eta egindako espezializazio-programaren egiaztagiria jasoko duzu, Eusko Jaurlaritzaren Lanbide Heziketako Sailburuordetzak ematen duena (ez da ofiziala estatuan).
Espezializazio-programak

