Cofaresen biltegian - CIFP Elorrieta Erreka Mari LHII centro de Formación Profesional - Lanbide Heziketako ikastetxea

Cofaresen biltegian

Urtarrilaren 24an, Cofares farmazia-kooperatibaren biltegi logistikoa bisitatu genuen Merkataritza Jardueretako lehen mailako bi ikasle-taldeekin.

Zentro logistikoa Basauriko Lapatza industrialdean dago, eta urteko 365 egunetan Euskal Herriko eta iparraldeko farmaziak (Kantabria, Errioxa, Asturias eta Burgosko iparraldea) sendagaiz hornitzen ditu.

Bisitan, jarduera logistikoaren fase guztiak eta biltegi automatizatu baten prozesu logistiko osoa ikusi ahal izan genituen. Halaber produktuaren kontserbazio-beharren (tenperatura, giroa edo hoztua) arabera erabilitako teknikak eta enbalajea, garraiobidearen ezaugarriak, picking-a eta abar ezagutu ahal izan genituen zuzenean.

Bisita oso aberasgarria izan da, eta espero dugu datorren ikasturtean ere Cofaresena bezalako biltegi baten kudeaketa logistikoa ezagutzeko aukera izatea.