Bilbo-Gasteiz-Bilbo - CIFP Elorrieta Erreka Mari LHII centro de Formación Profesional - Lanbide Heziketako ikastetxea

Bilbo-Gasteiz-Bilbo

IES Francisco de Vitoria BHI ikastetxearekin batera bisita gidatuen zikloa itxi egin da.

IES Francisco de Vitoria BHI eta CIFP Elorrieta – Erreka Mari LHII ikastetxeko turismo-mintegiek prestakuntza-hitzarmen bat dute, eta, bertan, gure etorkizuneko gidarien bisita gidatuak antolatzen dira.

Abenduaren 4an Gasteizko gidarien txanda zen. Gasteizen barrena gidatu gintuzten 3 bisita tematizaturen bidez, eta ohikoa ez den beste modu batean eta  profesional handien eskutik hiriaz gozatu ahal izan genuen.

Zorionak eman nahi dizkizuegu eta era berean eskerrak eman CIFP Elorrieta – Erreka Mari LHII-tik.

Abenduaren 20an gure gidarien txanda zen eta Abandoibarratik bi bisita eskaini genizkien Gasteizko ikasleei.  Emaitza bikaina izan zen eta ezagutzen ez zuten Bilbo bat aurkitu zuten.

Datorren ikasturtera arte!