Kimikako ikasleak OSALANen bisitan - CIFP Elorrieta Erreka Mari LHII centro de Formación Profesional - Lanbide Heziketako ikastetxea

Kimikako ikasleak OSALANen bisitan

Analisiko eta kalitate kontroleko laborategiko eta Laborategiko eragiketetako lehen mailako taldeek, irakasle batzuekin batera, Osalanen (Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea) instalazioak ikustatu zituzten, Laneko Arriskuen Prebentzioko prestakuntza osatzeko.

Laneko segurtasuna eta osasuna eta prebentzioaren kultura sustatzera bideratutako hitzaldi interesgarri batzuk entzun zituzten. Gainera, laborategiak bisitatu ahal izen zituzten, eta bertan ikusi zuten nola izan daitekeen euren lana etorkizunean.