ACCORetik beren antolaketa-eredua azaldu ziguten - CIFP Elorrieta Erreka Mari LHII centro de Formación Profesional - Lanbide Heziketako ikastetxea

ACCORetik beren antolaketa-eredua azaldu ziguten

Azaroaren 20an, astelehena, geletatik atera ginen hotel-merkatuaren alderdi batzuk bertatik bertara ezagutzeko. Erreka Marin, areto nagusian, ACCOR hotel-kateko ordezkariak ditugu (Europako lehena logela kopuruari dagokionez, eta munduko bosgarrena).

Hizlariak honako hauek izan ziren:

  • Fernando Martins (Hego Europarako katearen Giza Baliabideen burua).
  • Vincent Arsonnaud (Ibis Bilbao Centro Zentroko zuzendaria).
  • Patxi Montalban (Ibis Budget Bilbao Arrigorriagako zuzendaria).

Hainbat gairi buruzko azalpenak eman zizkiguten:

  • katearen antolaketa,
  • marka komertzialen estrategia,
  • kateak iraunkortasunaren arloan egidako jarduerak,
  • talentua erakartzeko prozesua.

Hiru hizlariei emandako irakaskuntzengatik eskerrak ematea baino ez da geratzen.