Gabonetako bi elkartasun azoka - CIFP Elorrieta Erreka Mari LHII centro de Formación Profesional - Lanbide Heziketako ikastetxea

Gabonetako bi elkartasun azoka

Merkataritza Jarduerak zikloko ikasle eta irakasleek Gabonetako elkartasun azoka antolatu egingo dute aurten ere.

Abenduaren 19an eta 20an ikastetxeko bi ataletan egingo da:

  • Elorrietako atalean lehenengo aldiz egingo da, zehazki, 5. pabiloiaren aurrean. Lortutako etekin guztiak Goiztiri elkartearentzat izango dira.
  • Erreka Mari atalean, Deustuko HEOko zelaigunean jarraituko dugu (Madariaga kaleko sarreraren ondoan). Bildutako dirua Maialenentzat izango da, Donohue Sindromearen sei kasuetako bat mundo osoan.

Abenduaren 15era arte dohaintzan emandako produktuak biltzen ari gara merkatu solidarioetan saltzeko.

Azoka egiteko zuen laguntza behar dugu. Erabiltzen ez dituzuen liburu, osagarri, jostailu, arropa…  soberan baldin badituzue, guri laguntzea zoragarria izango litzateke.

Mila esker aldez aurretik!

Zuen zain gaude!