Barroeta Mediku Zentroa ezagutu genuen - CIFP Elorrieta Erreka Mari LHII centro de Formación Profesional - Lanbide Heziketako ikastetxea

Barroeta Mediku Zentroa ezagutu genuen

Mugikortasun seguru eta jasangarrirako prestakuntza-zikloko 2. mailako ikasleok Barroeta Mediku Zentrora joan ginen. Aldamar kalean dago, Trafiko Buruzagitza berriaren ondoan. Bertan, gidabaimenak, garabiak erabiltzeko baimenak edo laketontzietarako lizentziak eskuratzeko beharrezkoak diren ziurtagiri medikoak eta psikoteknikoak lor daitezke.

Zentroko langileek eta zuzendariak harrera egin ziguten eta zentroaren funtzionamendua azaldu ziguten.