Lanbide Heziketa & Enpresa - CIFP Elorrieta Erreka Mari LHII centro de Formación Profesional - Lanbide Heziketako ikastetxea

Lanbide Heziketa & Enpresa

2023ko azaroaren 29an, asteazkena, Confebaskek antolatutako Lanbide Heziketa & Enpresa ekitaldia egin zen Bilboko Euskalduna Jauregian. Bertan Jokin Bildarratz (Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua), Jorge Arévalo (LHko sailburuordea) eta Tamara Yagüe (Confebaskeko presidentea) izan ziren.

2022-2023an Lantokiko Prestakuntza egin zuten ikasleen ordezkaritza bati diplomak eman zitzaizkion. Euskadiko ikastetxeetatik 400 neska eta mutil inguru bertaratu ziren ekitaldira. Elorrieta- Erreka Mari LHII-ren izenean Nahikari, Markel, Aimar, Daniel eta Leslie Patricia etorri ziren.

Halaber, Lantokiko Prestakuntzetan lagundu dieten zenbait enpresari eta instruktoreri Confebask sariak eman zitzaizkien.