Escape Room finantzarioa - CIFP Elorrieta Erreka Mari LHII centro de Formación Profesional - Lanbide Heziketako ikastetxea

Escape Room finantzarioa

Nazioarteko Merkataritzako 2. mailako ikasleek Espainiako Ganberak Mapfre Fundazioarekin elkarlanean antolatutako Escape Room Finantzarioan parte hartu dute. Lanbide Heziketako ikasleei zuzendutako finantza-hezkuntzako escape room bat da. Bertan, ikasleek, dibisa-aldaketarekin, banku-finantzaketarekin edo enpresa-erabakiak hartzeko garaian ingurunea aztertzearen garrantziarekin lotutako edukiak praktikan jartzeko aukera izan dute, besteak beste.

Taldeetan, Erikaren erreskatean parte hartu behar izan dute; izan ere, Erikak berak “Casandra” deitu duen adimen artifizialaren eskutik, enpresa bat sortu du Marten baina, orain, inork ez daki Erika non dagoen. Jarduera, beraz, oso egokia izan da ere talde-lana edo gaitasun digitala bezalako zeharkako konpetentziak lantzeko.

Atsegin handia da guretzat finantza-edukiak modu ludiko eta kooperatiboan aplikatzea ahalbidetzen duten jardueretan parte hartu ahal izatea!