Podiumean WOP Challenge Bilbao-Bizkaia 2023an - CIFP Elorrieta Erreka Mari LHII centro de Formación Profesional - Lanbide Heziketako ikastetxea

Podiumean WOP Challenge Bilbao-Bizkaia 2023an

Bizkaiko zati handi bat korrika zeharkatu dugu berriz ere, etapaka eta errelebotan, gaixotasun neurodegeneratiboen aldeko borrokaren ikerketarako mesedetan. Aurten 101.780 minutu lortu ditugu partaide izan garen talde guztion artean, ikerlari batentzat urtebeterako lana finantzatzeko beste.

ELwOpRRIETA team, gure institututuko zenbait irakasle, irakasle-ohi, senide eta lagunen artean osatutako taldeak, ustekabean podiuma egitea lortu dugu, hirugarrenak izan baikara partaide izan garen 1DAY modalitatean.

Datorren urtean ere berriz hartuko dugu parte kirol abentura solidario honetan. Zatoz gurekin batera taldea osatzera!