EMASen aintzatespena Elorrieta- Erreka Marirentzat - CIFP Elorrieta Erreka Mari LHII centro de Formación Profesional - Lanbide Heziketako ikastetxea

EMASen aintzatespena Elorrieta- Erreka Marirentzat

Gure ikastetxea EMASen, Ingurumena Kudeatzeko Europako Sisteman, erregistratutako erakunde moduan aintzatetsia izan da Eusko Jaurlaritzak irailaren 27an antolatutako ekitaldian. Euskal Autonomia Erkidegoan 99 erakundek eta enpresak baino ez dugu errekonozimendu hori, eta Hezkuntza arloko bi gaude bakarrik, Gasteizko Egibide ikastetxea eta geu, CIFP Elorrieta – Erreka Mari LHII. Harro egoteko modukoa da ohore hori izateak.

EMAS erregistroan egoteak agerian uzten du ingurumenaren zaintzan daukagun konpromisoa, ISO 14001 agiria izateak baino exijentza handiagoak eskatzen baititu, batez ere hondakin arriskutsuak eta arinak murrizteko betekizunean eta energia kontsumoak txikitzearen arloan, besteak beste.