Providerren ekintzailetza teknologikoan saritua - CIFP Elorrieta Erreka Mari LHII centro de Formación Profesional - Lanbide Heziketako ikastetxea

Providerren ekintzailetza teknologikoan saritua

Joan den ekainaren 9an PROVIDER proiektu teknologikoen IV. lehiaketaren sariak banatu ziren. Programa hori Beaz eta Tknikak bultzatzen dute, LHko ikasleen artean 4.0 industriarako konponbideak hornitzen dituzten negozioen ekintzailetza sustatzeko.

2023ko edizio honetan 28 ikastetxetako 338 ikasle igaro dira eta 16 enpresa-proiektu aurkeztu dira. Horietako bat David Bonillarena da, Elorrieta- Erreka Mari LHII LHIIn Zuzendaritzan Laguntzeko ikaslea. Enpresa txikiak digitalizatzeko enpresa-proiektu bat da.

Bere proiektuak diploma jaso zuen. Zorionak eta segi aurrera, David!