Saria fusio gastronomikoari - CIFP Elorrieta Erreka Mari LHII centro de Formación Profesional - Lanbide Heziketako ikastetxea

Saria fusio gastronomikoari

DEMAk antolatutako ENPRESARI lehiaketaren 2023ko sariak Azkuna Zentroan banatu ziren. Aurten gure ikastetxeik proiektu bat aukeratu dute. Zehazki,  2. mailako Zuzendaritzari Laguntza zikloko ikasleak diren Ingrid Mendy-k eta Teo Ndje-k talde bikain bat osatu dute. Izan ere, beren DALAL AKK DIAME jatetxe proiektua prestatzeko lan eskerga egin dute. Horretan, Afrika eta Euskal Herria elkartzen dira gastronomiaren bitartez.

Proiektuak 500 €-ko saria jaso du.

Zorionak bikote! Bejondeizuela!