Erasmus+ programaren barruan, Elorrieta- Erreka Mari LHII-ko zuzendaritza-taldekideok hainbat esperientzia eta ezagutza partekatu ahal izan ditugu Danimarkako eta Suediako Lanbide Heziketako ikastetxe, unibertsitate eta enpresa batzuekin.
Danimarkako CELF Nykøbing Falster (celf.dk) ikastetxean prestakuntza-errendimendua hobetzeko eta Lanbide Heziketako ikastetxeen kudeaketa optimizatzeko ideiak ezagutu genituen.
Biofos (biofos.dk) enpresan erakutsi ziguten nola lagundu Agenda 2030en helburuak lortzen, ura era jasangarri baten bidez kudeatzen bada. Baieztatu genuen nola lor daitekeen energia hondakinetatik, energia gutxiago sortuz eta ekosistemak babestuz.
Roskilde Tekniske Skole-n (zbc.dk) LHri buruzko esperientziak partekatu ahal izan genituen zenbait irakasle eta ikaslerekin. Halaber, gure arteko antzekotasunak eta desberdintasunak alderatu ahal izan genituen.
Suediako Malmö University-n (mau.se) ezagutu genuen nola antolatu hezkuntza-guneak beste era batean.
Zalantzarik gabe, hartu-eman horiek hobetzen lagunduko digute eta erakundeen arteko lankidetzarako bide berriak ireki dizkigute.
TUSIND TAK TIL GITTE, METTE OG PERNILLE!