Bisita gidatua Artxanda Hotelera - CIFP Elorrieta Erreka Mari LHII centro de Formación Profesional - Lanbide Heziketako ikastetxea

Bisita gidatua Artxanda Hotelera

Bidaia Agentzien eta Ekitaldien Kudeaketaren goi-mailako zikloko ikasleek eta Hizkuntza eta Turismo Departamentuetako irakasleek Artxanda Hotela ezagutzeko aukera izan zuten. Hotel horrek Bizkaiko hiriburuko ikuspegi panoramikoak eskaintzen ditu.

Hoteleko nagusiak goiza gurekin pasatzeko adeitasuna izan zuen, gelak eta euren zerbitzuak xehetasunez erakutsi zizkigun eta hotelaren barne-funtzionamendua azaldu zigun. Horrela, zuzenean ezagutu eta ikasi ahal izan genuen nola kudeatzen den hotela.