Elorrieta – Erreka Mariko ikasle batzuek Talgo Fundazioa eta CSIC Lanbide Heziketako Soldaduraren VII. Sarietan parte hartu dute. Sari horiek 3M, ESAB Ibérica eta Carburos Metalicos enpresen laguntza eta babesa izan dute.
Talgok Arabako Ribabellosan daukan lantegian egin dira probak. Soldadura eta Galdaragintza zikloa ematen duten Lanbide Heziketako 20 ikastetxek hartu dute parte. Ikastetxe horiek hiru autonomia erkidegotik etorri dira: Gaztela eta Leongotik, Madriletik eta Euskaditik. Talgok bere instalazioetan praktikak eta lan-kontratuak eskainiko dizkie bost parte-hartzaileri.