Otsailak 7an, Gidaritza, Informazio eta Laguntza Turistikoko bigarren mailako ikasleek Bilboko eraldaketan zehar eginiko ibilaldia eskaini zieten gure ikastetxea den CIFP Elorrieta- Erreka Mari LHIIko Zereginen Ikaskuntzako ikasleei.
Hiriaren eraldaketaren eta bere errekurtso garrantzitsuenei buruz hitz egiteaz gain, nabarmentzekoa da Gidaritzako ikasleek Zereginen Ikaskuntzako ikasle bakoitzari egokitutako ibilbide turistiko irisgarri bat sortzeko eginiko lana.