Pandemia dela-medio 3 urte igaro dira gure ikasleak FITURera (Nazioarteko Turismo Azoka) joan gabe. IFEMAn egin den FITUR azokaren azken ekitaldian, CIFP Elorrieta- Erreka Mari LHIIko bi ikaslek praktikak egin dituzte. Euren izenak Patricia Aguirre eta Alazne Larruscain dira eta Basquetour-rek –Turismoaren Euskal Agentzia– antolatutako Eusko Jaurlaritzaren standean ibili dira.
Postu horretan praktikak egin dituzten ikasleak Deustuko Unibertsitatetik eta Lanbide Heziketako ondoko ikastetxe publikoetatik datoz:
- Bilboko Elorrieta- Erreka Mari LHII,
- Donostiako LHII IES Zubiri Manteo BHI,
- Gasteizko Francisco de Vitoria BHI.
Aurreko aldian bezala, aurten ere FITUReko standerik onena izendatu dute.
ESPERIENTZIA ERABATEKO ARRAKASTA IZAN DA. Gainera, Basquetourren aldetik ikasleen lana goraipatu dute, lan itzela eta oso ona egin dutelako. Basquetourri eskerrak ematea besterik ez zaigu geratzen, Lanbide Heziketako ikastetxe publikoei FITURen praktikak egiteko eman diguten aukeragatik.
ESKERRIK ASKO!