Bisita Osalanera - CIFP Elorrieta Erreka Mari LHII centro de Formación Profesional - Lanbide Heziketako ikastetxea

Bisita Osalanera

Osalanen

Laborategi eragiketetako 1. mailako eta Analisiko eta kalitate-kontroleko laborategiko 1. mailako ikasleek eta irakasleek Osalaneko (Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea) instalazioak bisitatu zituzten, Laneko Arriskuen Prebentzioan duten prestakuntza osatzeko.

Laneko segurtasuna eta osasuna eta prebentzioaren kultura sustatzeari buruzko hitzaldi interesgarri batzuk entzuteaz gain, laborategiak bisitatzeko aukera izan zuten. Halaber, bertan behatu zuten nola izan daitekeen euren etorkizuneko lana.