2023ko urtarrilaren 31n, osteguna, Elorrieta- Erreka Mariko Gida eta Bidaia Agentzien lehen mailako ikasleok Bilboko San Frantzisko kalean dagoen Berreginen Museora joan ginen bisitan.
Museoko gida batek eskulturetako batzuk azaldu zizkigun, baina Dionisio umearekin Hermesen eskulturan jarri zuen arreta gehien. Bere historiaren atzean mitologia duen eskultura greziarra da. Azalpenaren dinamika entretenigarria izan zen, haren galdetzeko moduak historiari buruz gehiago ezagutzera bultzatzen gintuelako.
Azalpenak amaitu ondoren, ez genuen museo osoa ikusteko astirik izan eta, tamalez, dena ikusteko gogoarekin geratu gara. Izan ere, beheko solairua bakarrik ikusi genuelako eta gainerako solairuetan eskultura interesgarri gehiago daude.
Bisitaldian ikasi genuen nola ikusi eta nola azaldu artelan bat. Era berean, bisitak ingelesez egin behar genuen lana osatzen lagundu zigun. Horretaz gain, balio izan zigun etorkizunean nola egin jakiteko lan egiten badugu.
“I had less expectations because of the place where the museum is located, but it left a good taste in my mouth and with more knowledge about the history of Greece, very interesting and I would really like to go again.”