Eskerrik asko MerKamari laguntzeagatik - CIFP Elorrieta Erreka Mari LHII centro de Formación Profesional - Lanbide Heziketako ikastetxea

Eskerrik asko MerKamari laguntzeagatik

Gabonetako merkatu solidarioaren diru-bilketa La Cuadri del Hospi elkarteari eman diogu. Eskerrik asko laguntzaile guztoi! Zuen lankidetzarekin, haurren minbiziaren humanizazioa, sozializazioa eta ikerketa eta hezur-muinaren donazioaren zabalkundea ere babestu dituzue.

Merkamari proiektu solidarioa da, eta, besteak beste, bi funtzio garrantzitsu betetzen ditu: batetik, gure ikasleei espiritu solidarioa irakastea eta, bestetik, iraunkortasunaren merkataritzaren alde egitea. Erabiltzen ez diren objektuen birziklapenari eta bigarren bizitza eman dezakegunei esker, ekoizpen eta kontsumo arduratsua sustatzen dugu ekonomia zirkularraren esparruan.

Azoka txiki hau Elorrieta-Erreka Mari ikastetxeko Merkataritza Jarduerak zikloko ikasle eta irakasleek antolatu dute. Ikasleei saltzaileen belaunaldi berri bat prestatu nahi dute, modu praktiko eta errealean. Horrela, saltoki batean lan egiten denean egiten diren jarduera guztiak trebatzen dira, elkartasuna, errespetua eta bizikidetza alde batera utzi gabe.