Zuzendaritzari laguntzeko 2. mailako taldeak, abenduaren 20an Zinema & Protokoloaren hirugarren jardunaldia antolatu zuen. Helburu nagusia protokoloaren eta ekitaldien antolaketaren garrantzia Errekamari zentroko ikasle guztiei modu entretenigarrian helaraztea zen.
Protokoloaren munduarekin lotutako eszenak ikusi genituen. 5 film eta telesail-mozketa batzuk proiektatu ziren. Taldeek film bakoitza defendatu zuten Alberto Ibargutxi, Saioa Gorritxu, Olatz del Pozo y Eneko Tolosa epaimahaikideek film irabazlea hautatu zuten.
Ebakien defentsaren ondoren, galdera eta erantzun sorta bat egin genuen Quizzen eskutik. Patio ostean, SPA saio bat eta hiru gosari zozketatu genituen eta ondoren “Spencer” film irabazlea ikusi genuen.
Jarduera horren bidez, benetako praktika bat egin ahal izan da, heziketa-zikloan landutako ezagutzak garatzeko balio handikoa. Guregan jarritako aukera eta konfiantza eskertu nahi ditugu. Etorkizunean horrelako jarduera gehiago egitea espero dugu.