Guztiontzako turismoa: Altxor bilbotarraren bila - CIFP Elorrieta Erreka Mari LHII centro de Formación Profesional - Lanbide Heziketako ikastetxea

Guztiontzako turismoa: Altxor bilbotarraren bila

Turismo-gidaritza, informazioa eta laguntza zikloaren 2. mailako ikasleek, “Guztiontzako Turismoa” lelopean, “Bilbotar altxorraren bila” ibilbide turistikoa eskaini diete gure ikastetxeko Zereginen Ikaskuntzako ikasleei.

Bisita horren bidez, turismo eskuragarria sustatu nahi izan dute. Halaber, Bilboko turismo-alde garrantzitsuenetako batzuk modu didaktikoan eta erakargarrian erakutsi nahi izan dizkiete, mundu guztiak berdin goza dezan, bere gaitasuna edozein dela ere.

Esperientzia arrakastatsua izan da; Turismo-gidaritza, informazioa eta laguntza zikloko ikasleen eta bezeroen gogobetetze- eta inplikazio-maila handia lortuz.