Joan den abenduaren 15ean, Bidaia-agentziak eta ekitaldien kudeaketa eta Turismo-gidaritza, informazioa eta laguntza zikloetako ikasleok, Mertxe, Natxo eta Laura Hizkuntza Saileko irakasleekin batera, Frantziara, Baionara, txangoa egin genuen, frantses kulturarekin eta hizkuntzarekin harremanetan jartzeko asmoz.
Goizean Baionan ederto pasatu genuen. Eta hango katedral ederra bisitatzeko, auzoetatik paseatzeko eta dendak eta kaleak Gabonetako egun horietako dekorazioarekin ikusteko astia izan genuen. Horrez gain, Marché de Nöel merkatu ezaguna bisitatu genuen. Bertan, merkatariek bertako produktu tipikoak eskaini zizkiguten eta hiriaren erdigunean dagoen Grande Rouen (Noria Handia) ondo ere pasatu genuen.
Bazkaldu ondoren, mugaren ondoan dagoen kostaldeko herri txiki batera joan ginen eta Donibane Lohizune ikustatu genuen. Bertako karriketan eta hondartza handian barrena ibilaldi lasai batez gozatu genuen eta hango eliza politean gabon-kantaldi bat ere entzun genuen.
Eguna hain bikaina izan zen, non amaieran poz-pozik baikeunden.