Abenduaren 5, 7 eta 12an dohaintzan emandako gaiak biltzen ari gara Erreka Mariren merkatu solidarioan saltzeko. Lortutako onura guztiak La cuadri del hospi elkarteari emango dizkiogu.
Gabonetako azoka solidarioa abenduaren 15ean eta 16an izango da, 08:00etatik 13:30etara, Deustuko HEOI-ko zabalgunean (Madariaga kaleko sarreraren ondoan).
Azoka egiteko zuen laguntza behar dugu. Erabiltzen ez dituzuen liburu, osagarri, jostailu, arropa… soberan baldin badituzue, guri laguntzea zoragarria izango litzateke.
Mila esker aldez aurretik!