BASQUETOUR Turismoaeren Euskal Agentzia da eta haren helburuak gure lurraldeko turismoaren lehiakortasuna hobetzea eta Euskadi marka turismo-helmuga gisa sendotzea dira aberastasuna eta enplegua sortzeko iturri gisa.
Azaroaren 17an, ostegunean, Daniel Solana jauna –BASQUETOUReko zuzendaria– Erreka Mari ataleko instalazioetara etorri zen ikastetxeko Turismo familiako ikasleei solasaldi bat ematera. Lehen eskutik, gure ikasleek, sektoreko etorkizuneko profesionalek, gure lurraldeko turismo-jardueraren egungo egoerari buruzko datuak ezagutu zituzten. Halaber, entzun ahal izan zioten zer turismo-estrategia ezarri behar den Euskadin; izan ere, Europan erreferentzia izango den bikaintasuneko turismo espezializatu baten aldeko apustua egiten da.